Gure taldeak sortutako artefaktoa bideo bat izan zen eta behean agertzen den telebista markoan proiektatu genuen. Hona hemen bideoa
BLOGA
Orriak
2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna
2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena
SARE SOZIALAK PRAKTIKA
Gure taldeak praktika onaren jarduera egin ahal izateko "Sare sozialak" gaia aukeratu zuen. Praktika aurrera eraman ahal izateko, Facebook izan zen erabili genuen sarea. Praktikaldian egiteko ariketa bat planteatu genuen, horretarako Facebookeen talde itxi bat sortu genuen eta gelakide guztiak taldean sartzera gonbidatu genituen. Honen bidez lortu nahi genuena, bakoitzak praktikak burutzen ari zen bitartean bere esperientzia edota bizipenenen bat kontatzea zen. Helburua Facebook-i bestelako erabilpen bat ematea zen.
Planteatutako praktika oso ondo atera zela iruditzen zaigu jendeak parte hartu zuen eta interesgarriak diren gai desberdinak atera ziren.
Klaseko azalpena egiteko ondorengo power point-a sortu genuen:
2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea
PRAKTIKALDIA
TELLERI -ALDE
Jada igaro dira praktikaldiko bost asteak, azkarregi nire ustetan. Gaurko klasean bizitako esperientziez hitz egin dugu, teknologiarekin lotuta beti ere.
Ni Errenteriako Sagrado Corazón Telleri Alde eskolan izan naiz bigarren mailako, hau da, 6-7 urte bitarteko 27 ikasleko gela batean.
Hasteko esan, ez zutela "informatika" klaserik, hau da, haurrek ez zuten inolako kontakturik ordenagailuekin. Gelan portatil bat dago irakasleek erabiltzeko, portatil hori pantaila digitalarekin konektatuta dago, beraz irakasleentzat klaseak errazago eman ahal izateko pantailean jartzen zuten liburua edota egokitutako materia eta honela haurrei azaltzeko errazagoa egiten zitzaien.
Haurrek teknologiarekin zuten kontaktu bakarra, pantailara atera eta ariketaren bat zuzentzeko esaten zienean zen.
Esan beharra dago, irakasteko modu hau egokia dela nire ustetan, egia da, noizbait gertatu izan zitzaiola irakasli bati internetek ez funtzionatzea eta prestatua zuen guztia ezin eman izatea eta egin beharrekoa guztiz aldatzea. Baina orokorrean oso modu egokia iruditzen zait, adin honekin batzuetan oraindik idaztea kostatzen baitzaie eta ariketa ondoren erantzuna pantailean edukitzea ondo idazteko egoia iruditzen zait. Hala ere, azpimarratzekao da ere, irakasle bezala, horrelako gauzak erabili aurretik jakintza bat egon behar duela bestela ez du ezertarako balio, erabili nahi izatea eta erabiltzen ez jakitea.
Bukatzeko ni izandako gelan erabiltzen den metodoa oso egokia iruditu arren, aipatu behar dut ez legokela gaizki astean behin edo haurrek ordenagailuekin kontakturen bat edukitzea. Ikasgai ezberdinetan adibidez, bloga zuten eta horiek erabiltzeko klaseren bat egotea ez legoke gaizki. Gero beraieak etxean erabili ahal izateko, zen egia da irakasleak klasean azaltzen ziela nola erabiltzen zen baina nire ustetan gauzak ez dira ikasten zuk probatzen dituzun arte.
2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena
BIG BANG DATA
Gaur egun, gizarteak edozertarako erabiltzen ditu teknologiako gailuak, gure egunerokotasunaren zati garrantzitsua dira. Oso zaila da teknologia erabiltzen ez duen norbait aurkitzea. Esaterako, momentu honetan ikasgelan ordenagailuak erabiltzen ari gara, baita gehienok telefono mugikorra mahai gainean daukagu. Horrez gain, hurrengo post honetan gure aisialdian (teknologia erabiltzen ez dugun unea) zer egiten dugun jarriko dugu, baina argazkiari erreparatuz, argazki hori ateratzeko ez dugu erabili argazki kamararik? Eta argazki kamara ez da gailu teknologiko bat? hori eztabaida luzea da; hona hemen gure argazkiak:
Nire aisiaren zati garrantzitsu bat talde honek hartzen du. Tolosako Inauteriak gertu dira eta ondorioz, astebururo elkartzen gara taldekideak dantzak ateratzeko eta erakusteko, jantziak prestatzeko, plataforma egiteko... Ikus dezakezuen moduan denbora asko pasatzen dugu elkarrekin eta ondorioz, taldean kuadrilako lagunak ditudan arren, gainontzeko begiraleekin harreman estua sortu da.
Beraz, juntu gaudenean gailuak alde batera uzten ditugu; gustura gaudelako, konpainia onean... eta denbora ia konturatu gabe pasatzen delako. Hala eta guztiz ere, ez pentsa ez ditugula IKT-ak erabiltzen; gaur egungoko teknologiari ahal eta probetxu gehien ateratzen saiatzen gara eta hainbat ekintzetarako erabiltzen ditugu: (argazkiak ateratzeaz gain) musika / audioak montatzeko, dantzak grabatzeko (gero ez ahazteko), konplementuak eta materialak erosteko...
- Aritz: Bidaiatzea eta kirola
Aipatutako bi jarduerak nire aisialdirako denboraren zati garrantzitsu bat hartzen dutelako aukeratu ditut bi argazki hauek.
Nire ustez, bi jarduera hauetan teknologien gutxizko erabilpen zuzena egiten dugu, hau da, beharrezkoak direnean erabiltzen ditugu. Esaterako, korrika egitera ateratzen garenean, batzuetan, aparatu teknologikoren bat (mobila, iPoda, …) eramaten dugu musika entzuteko, edota gure taupaden erritmoa, egindako distantzia, … neurtzeko erabiltzen ditugun tresnak gure onerako lagungarriak dira.
Bestalde, bidai bat egiten dugunean, gailu teknologiko desberdinei etekina atera ditzazkegu, eta egin ditudan bidaietan gehien erabili ditudanak eta hauek bete dituzten funtzioak azalduko ditut. Adibidez, leku bat non dagoen eta bertara iristeko bide desberdinak erakusten dizkigu GPS-ak, eta horrek azkarrago orientatzeko eta denbora ez galtzeko balio du. Era berean, argazki kamerak edo mobilak, oroitzapenak izango diren argazkiak ateratzeko balio dute. Mobilak, gainera, leku hartan gauden bitartean, gure inguruko pertsonekin (familia, lagunak, …) harremanetan jartzeko aukera eskaintzen digu, eta gutun bat bidaltzea baino askoz azkarragoa da.

- Ane: Euskal Dantza
Niri nire denbora librean kirolak praktikatzea gustatzen zait; igeriketa, euskal dantza.. deskonektatzeko iturri bezala erabiltzen dut. Egun osoan zehar, jende askorekin harremanetan egoten naiz edota teknologia aparatuez edo gailuez inguratuta ere bai, eta momentu hau da niretzako bakarrik hartzen dudan denbora, deskonektatzeko hartzen dudan denbora.
Gaur egun, denok dugu mugikorra eskuan edukitzearen ohitura, inkonzienteki ateratzen zaigu gehienetan eta ia kasu denetan sare sozialetan ibiltzeko izaten da.
Denok behar dugu deskonexio pixkat bat, hots, guretzako denbora hartu eta ezerren menpe egoteko minutu batzuk. Nik hau, igeritan eta euskal dantzan topatzen dut.
- Nerea:
Lagunei asko gustatzen zaigu noiz behinka argazkiak ateratzera joatea, sarritan egiten dugun zerbait da eta momentu horietan mugikorra alde batera uzten dugu. Gustatzen zaidan zerbait da zen azken batean, zerbait hartzera joaten bagara beti egoten dira mugikorrak mahai gainean baina modu honetan gordeak edukitzen ditugu eta momentuaz disfrutatzen dugu.
- Oihane: Oporrak eta hondartza
Nik argazki hau aukeratu dut, oporrak asko gustatzen zaizkidalako (denei bezala), baina bereziki garai hontan mugikorra albo batera uzten dudalako eta niri gustatzen zaidan gauza asko egiten dudalako. Unibertsitatean nagoenean aldiz, urten eta mugikorra hartzen dut bidaia egiteko eta asko erabiltzen dut, baita ordenagailua ere lanak egiteko eta bitartean facebook ere erabiltzen dut.
Udara itzuliz, urte honetan konturatu naiz, udan mugikorra oso kasu puntualetan erabili dudala eta gehienetan argazkiak ateratzeko izan dela. Gainera, toki paregabeak direnean asko erabiltzen dut, gero etxera bueltatutakoan etxekoei erakusteko. Baita ere, argazkian ikusten den bezala, bizikletaz ibili nintzen Formenterako islatik eta bitartean kirolaz gozatu.
Laburbilduz, aurretik esan bezala, niretzat oporrak gailurik gabe pasatzeko momentuak dira, nahiz eta argazkiak ateratzeko erabili. Eta urte honetan konturatu naiz, nik neuk mugikorra oporretan ez dudala erabiltzen.
2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea
ZELATATZAILEA/ZELATATUA
Klase teoriko honetan zelatatzailea eta zelatatuari buruz hitz egiten egon gara. Bertan hainbat gairi buruzko hausnarketa egin genuen taldeka.
Lehenengo komentatu genuen ea zein momentutan sentitzen edota noiz gauden zelatatuak izan zen. Bertan taldeka gauza desberdinak atera ziren. Denbora bat utzi ondoren komunean jarri genituen ateratako ideiak eta ondorengo taula osatu genuen:
NORK?
|
NOLA?
|
Egela
|
Nabigazioaren kontrola
|
Gps mugikorra
|
Posizionamenduaren kontrola
|
Google
|
Datu pertsonalak-guztiak
|
Banketxeak/kreditu txartelak (bestelakoak)
|
Datuen kontrola
|
Facebook
|
Datuak, noiz konektatuta
|
Whatsapp
|
Konexioaren azterketa
|
Zerbitzuetako kamerak
|
Gure mugimenduak
|
Webcam (drone)
|
Sartu daitezkeelako
|
Konpainia telefonikoak
|
Lokalizazioa, erabilerak…
|
Taula osatu ondoren bideo bat ikusi genuen honekin zerikusia zuena, ona hemen bideoa "¿Por qué me vigilan si no soy nadie?"
Bideo ikusi ondoren, klasearen bigarren zatiarekin hasi ginen, bertan lehenago osatutako taulan oinarrituta, bertan aipatutako gauzetan zein erresistentzia hartu ditzagun hausnartu genuen. Berriro ere hausnartzen egon ondoren, ondorengo taula bete genuen:
NORK?
|
NOLA?
|
ERRESISTENTZIA
|
Egela
|
Nabigazioaren kontrola
|
Persona batek besteei pasatzea irakurgaiak; beti irekia edukitzea…
|
Gps mugikorra
|
Posizionamenduaren kontrola
|
Kentzea
|
Google
|
Datu pertsonalak-guztiak
|
Asmatzea
|
Banketxeak/kreditu txartelak (bestelakoak)
|
Datuen kontrola
|
Ahalik eta gutxien
|
Facebook
|
Datuak, noiz konektatuta
|
Argazkiak ez etiketatu
|
Whatsapp
|
Konexioaren azterketa
|
Tik bakoitza kendu, ordua kendu, pofileko informazioa bakarrik kontaktu batzuk edukitzea
|
Zerbitzuetako kamerak
|
Gure mugimenduak
|
….
|
Webcam (drone)
|
Sartu daitezkeelako
|
Pegatina
|
Konpainia telefonikoak
|
Lokalizazioa, erabilerak…
|
“modo avión”
|
Wifi
|
Wifi publikoak ez erabili
|
Beste taula hau bukatu ondoren, beste bideo bat ikusi genuen, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica"
Honekin egiten ditugun gauza desberdinei buruz hausnarketa egitera eraman nau, askotan konturatzen ez garen "txorradekin" beste norbaitek guri buruzko guztia jakin dezake, eta ahal den heinean hori saihesten saiatu behar gara.
2015(e)ko urriaren 4(a), igandea
ADUNAKO ESKOLA
Iñaki Pagola, Adunako eskolako irakaslea bere eskolako hitzaldia ematera etorri da. IKT-en arduraduna izan arren, ingeleseko irakaslea da Adunako eskolan.
Aduna herri txiki da, beraz, bertako eskola, eskola txikia da, 400-500 biztanle inguru dituen herria da. Ikasle gutxiko eskola da (68 ikasle) eta honela sailkaturik daude ikasleak:
- HH-2 mailan 14 ikasle
- HH-3 eta 4 mailan guztira 12 ikasle
- HH- 5 eta LH 1. mailan 12 ikasle
- LH 2 eta 3 mailan 15 ikasle
Amara Berriko eskolan ikusi genuen bezala, ez dtuzte ezta, liburuak erabiltzen, proiektuak egiten dituzte, eskola unitarioa da. Hiru hilabetero jorratzen dituzten gaiak aldatuz joaten dira eta ikasleak dira gaiak aukeratzen dituztenak.
IKT-ekin lotura estua duen eskola da eta lanak burutzeko hainbat aplikazio erabiltzen dituzte classroom edota google drive esaterako.
Korreo bat ere badute bai ikasle zein irakasleek, "xxxx@aduna.eskolatxikia.org". Hori sareko zenbait elementu erabili ahal izateko dute.
Agenda digitala ere badute, bertan egun bakoitzean zer egingo duten, zer egin duten, proiektu edota gauza bakoitza egiteko zenbat denbora erabiltzen duten eta abar idazteko erabiltzen dute. Irakasle bakoitzak ere, proiektuen edota jardueren helburuak,, metodologia, edukiak, ebaluazio irizpideak ipintzen dituzte. Gainera tutoretzetan hitzartzen dena ere bertan argitaratzen da, honen bidez, gurasoak gauzei buruz jakinaren ganean egon daitezke.
Aipatu zuen ere, bertan, irakasle bakoitzak dituen bilera edota edonolako bilketak jartzen dituela. Modu honetan beste irakasle guztiak jakin dezakete momentu horretan irakaslea non dagoen, eta eskolatik kanpo bilera batenbat badute, Iñaki Pagolak gaurko adibidez jarri zuen, honela beste irakasleek badakite ordu horretan ez dela eskolan egongo beraz eman beharreko klasea beste irakasle batek egin beharko duela.
Modu hau oso erosoa egiten zaiela aipatu zuen.
Lehen esan bezala erabilitako programa bat Classroom da adibidez. Bertan ikasleek lanak igotzen dituzte eta artxiboan bertan irakasleak ariketa zuzendu dezake. Baina azpimarratu zuen ez diela inoiz guztiz zuzentzen, hau da, berak leku espezifiko batzuetan akatsa dutela jartzen die baina ez zuzenketa, honela ikasleak lana begiratu eta egindako akatsa zuzentzen saiatuko da.
Blog bat ere badute aipatzekoa dela, bertan albisteak eta egindako lanak argitaratuz joaten dira.
Argazkiak bestalde, dropbox bidez partekatzen dituzten ikasleen gurasoekin.
Bukatzeko pantailean jarri zigun esaldi bat jarri nahi dut : "Gure ustez, kalean edo gizartea dauden berrikuntzek eskolan egon behar dute eta hortan saiatzen gara"
Jarraian Aduna eskolako blogaren orrialdea eta eskolako orrialdea jarriko dizkizuet ikusi nahi badituzue:
http://www.adunalhi.hezkuntza.net/web/guest
http://adunakoherrieskola.blogspot.com.es/
Aurreko eskola bezala, nire iritziz eskola honek duen metodoa ere oso egokia iruditzen zait. Azken batean, teknologiarekin harreman estua dute eta geroz eta garrantzi gehiago edukiko duen zerbait dela konturatzen gara. Txikitatik irakasten bazaie oso baliagarria egingo zaie handiago direnerako.
Aurreko eskola bezala, nire iritziz eskola honek duen metodoa ere oso egokia iruditzen zait. Azken batean, teknologiarekin harreman estua dute eta geroz eta garrantzi gehiago edukiko duen zerbait dela konturatzen gara. Txikitatik irakasten bazaie oso baliagarria egingo zaie handiago direnerako.
2015(e)ko urriaren 3(a), larunbata
AMARA BERRIKO ESKOLA
Saio teorikoan, Amara Berriko Eskolako irakasle baten hitzaldia entzun genuen, bertan bere eskolan erabiltzen den metodologiari buruz, sistema nolakoa den, zeintzuk diren helburuak etab-i buruz hitz egin zuen.
Irakasleak azpimarratu nahi izan duena da, ikasleak ez daudela ohikoa den bezala, banaka, binaka edota taldeka jarriak mahaietan, txokoka daude antolatuta. Beraz, gela batean ikasle guztiak ez daude gauza bera egiten, txoko bateko haurrak gauza bat egiten ari diren bitartean, beste txokokoak guztiz ezberdina den beste zerbait egiten ari dira.
Hona hemen bilatutako argazki bat, Amara Berriko Txokoen berri erakutsiz:
Aipatzekoa da, ez dituztela liburuak erabiltzen, txokoka egoteaz gain ez dituzte liburuak erabiltzn, edozein informazio bilatu behar badute, ordenagailuz dota liburutegiaz baliatzen dira.
Esan beharra dago, haurrak zikloka banatua daudela baina urte desberdineko haurrak egon daitezkela gela baten barruan, honen helburua, bakoitzak duen jakintza besteekin konpartitzea da.
Irakasleak aipatu zuen bezala, metodo honen helburuak bi dira;
- Egiten dituzten lan guztiei zentzua ematea.
- IKT munduari sakontasuna ematea.
Eskolak harreman estua du IKT-ekin. Zikloka banatuta daudela aipatu dut lehen, eta bigarren mailakoak irratian ibiltzen direla esan zuen, hirugarrenekoak berriz, prentsaren, egunkariaren eta txiki-web aren ardura hartzen dute.
Txokoka antolatua egon arren, binaka egiten duten lan, hala ere, bikoteak aldatuz joaten direla aipatu beharra dago.
Aipatu zuen esaldi bat azpimarratzea gustatuko litzaidake oso interesgarria iruditu baizitzaidan: "Lehenengo egunean ikasi, bigarrenean irakatsi".
Ondoren erabiltzen dituzten hedabideak laburki azalduko ditut:
- Amara Berri egunkaria: egunero egiten den jarduera da, eta egindakoak nahiz gainerako ikasleek etxera eramateko aukera dute. Egunkaria hainbat atalez baliatzen da; hala nola, albisteekin portada bat, eguraldia, elkarrizketak, inkesta, kontu kontari (1 zikloa), gu ere idazle (2.zikloa), lumaren klima (3.zikloa), saski nahaski eta denbora pasak.
- Irratia: Auzoan entzuteko aukera dago, hortaz gain,webgunean edozein egunetakoa entzuteko aukera ere badago.
- Telebista: 3.ziklokoak arduratzen dira kameraz eta gauza ezberdinak grabatzeaz. Telebista gela guztietan dago ikusgai baita web gunean ere. Bertan agertzen dena urtebetetze baten berri, galdutako objektu baten berri... da.
- Txiki web: Ikasleek eramaten duten web bat da. Atal ezberdinak ditu: artista gela, argazki bilduma, Amara Berriko telebista eta Amara Berriko irratia.
Jarraian Amara Berriko web gunea jartzen dizuet edozein informazio geihago ikusi nahi baduzue:
http://amaraberri.org/topics/intro/
Esan beharra daukat, lehendik ez nuela sistema honi buruzko ezer entzunda. Oso egokia eta interesgarria iruditu zait, azken baten asko ikasten den sistema bat dela iruditzen zait, metodo desberdinak erabiliz. Jarraian azaldutakoari buruzko kontzeptu mapa jartzen dizuet:
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)







