La web 2.0. en escena
Klasean WEB 2.0. -ri buruzko dokumentu bat irakurri genuen, eta ondoren horri buruz hitz egiten egon ginen. Hona hemen dokumentuari buruzko laburpen txiki bat;
- Sarrera.
Denbora aurrera joan ahala, gizartean gauza asko aldatu direla ikusi dugu, teknologia ere aurreratu egin da.Esan beharra dago joera handia dugula, www siglak, informazioa edota jakintzak konpartitzearekin erlazionatzeko. Baina WEB 2.0.aren agerpenarekin, garapen handia izan da. Definizioa bat ematerako orduan, bat etortzen dira esanahiarekin, tresna multzo bat da, online esku-hartzea sustatzen duena.
Baina, zergatik dira hain ospetsuak online aplikazioak? Zergatik "engantxatzen" da jendea horietara?
- WEB 2.0-ren historia laburra.
Bakarrik aipatu WEB 2.0. 1999. urtean sortu zela. Orain, web-a ez da soilik pantalla bat bezala ulertuko testu eta argazkiez osatuta, baizik eta sistema bat bezala ulertuko da informazioa eta jakintza transmititzeko.
Konparaketa bat egiten da web 1.0 eta web 2.0.-ren artean. Web 2.0-rekin erabiltzailerari gauzak sortzeko aukera ematen dio.
Dokumentuan ageri den konparaketa bat aipatu nahi dut, "Wikipedia" eta "Entziklopedia Britainiarra"-ren artean egiten duena. Entziklopedia Britainiarra adituak sortutako orrialde bat den heinean, Wikipedian edonork idatzi dezake, guk idatzi dezakegu. Baina honekin arazo bat egon daiteke, edozeinek idazten duenez, ba al daki idazten duen horrek publikatzen duen infromazioa egia dela? Askotan beraz, jendea ez da guztiz fidatzen mota horretako orrialdeetaz. Hala ere, editatu daitekeen zerbait da, beraz akatsak aurkitzen badira, horiek aldatu daitezke.
- WEB-aren ezaugarriak.
Web 2.0-ak ezaugarri desberdinak ditu, hona hemen horietako batzuk:
- Gauzak egiteko aukera ematen digu, hau da, gauzak sortzeko aukera dago.
- Ez da unidirekzionala, kolaborazioak lan egiteko aukera ematen digu.
- Zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu.
- Protagonista erabiltzailea da.
Aipatu beharra dago, Web 2.0-ren klabea, RSS zerbitzua dela. Honek, gure ordez bilatzen eta aukeratzen du behar dugun informazioa. Gai konkretu baten orrialdean sartzeko joera badugu, aurrerago aterako zaizkigun albiste gehienak gai horrekin zerikusia dutenak izango dira. Informaziora heltzeaz gain, eduki desberdinen sortzaileak gara, blogak sortu daitezke, argazkiak eta bideoak atera eta ondoren partekatu eta komentatu dezakegu.
Web 1.0-tik Web 2.0ra egiten den aldaketa, pertsona bakoitza protagonista bilakatzen dela da. Lehenengoan protagonistak soilik pertsona adituak ziren, bigarrenean aldiz, edozeinek du editatzeko aukera beraz norbanako bakoitza da protagonista.
Web 1.0-an erabiltzailea estatikoa zen, web 2.0an berriz dinamiko bihurtu da.
Bukatzeko, aipatu, web barruan modu desberdinetan parte hartu dezakegula:
- Modu inkontzientean. orrialde desberdinak bisitatzen ditugu, orrialde horretan sartzen garen momentuan gu ez gara konturatzen baina onura moduko bat sortu dugu orrialde horren alde.
- Modu ez hain kontzientean: Helburu konkretu bat dagoenean gertatzen da, botazioak egiterakoan adibidez.
- Modu kontzientean: Gauzak partekatzen ditugunean adibidez, horretaz jabetzen gara. Adibide bezala, sare sozialak ditugu.
- Web 2.0.-ren funtzionamendua.
- Search (Bilaketa)
- Links (Loturak)
- Authoring (Autoria)
- Tags (Etiketak)
- Extensions (Luzapenak)
Signals (Alertak)
- WEB 3.0.
Web 3.0. ri buruz esaten da, berriro ere adituek sortutako orrialdeak edukiko dituela. Gaur eugn dagoen arazo nagusia testuinguruarekin dagoena da. Honekin esan nahi dudana da, ,askotan internetan zerbait bilatu nahi dugunean eta izena googlen jartzen dugunean bestelako orrialdeak ateratzen zaizkigula, hau da, bilaketa bat egiterako orduan bilau nahi duguna guretzat zentzu bat eduki dezake baina ordenagailuak beste era batean ulertu dezake.
Web 3.0.rekin lortu nahi dena da ere, aplikazioa edota informazioa eskuratzeko garaian, edozein lekutatik egiteko aukera ematea.
Web 3.0. ren adibide bat Google+ dugu.
- Web 2.0. ri kritika.
Bertan esaten da, Web 2.0.-k ez duela interneten era berri bat aurkezten, aurretik zeuden zenbait elementu hobetu soilik egiten dituela. Komunikatzeko bideak hobetu dira baina ez da ezer berria sortu. Egiten zaion beste kritika bat, informazio guztiak balio berdina edukitzea da, ez zaio garrantzia ematen garrantzia gehaigo duen informazioari beraz edonork idatzi dezake bertan.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina