Klasean bi bideo ezberdin ikusi ditugu, bat "What´s on your mind" izenekoa da, bestea aldiz, "Avoidance" da. Bideo horietatik ondorio desberdinak atera ditugu gelan, baten eta bestearen iritzia partekatu ditugu.
"What´s on your mind" bideoa sare sozialekin dago lotuta, bideoan ageri dena, hain zuzen ere, facebook famatua da. Jarraian bideoa uzten dizuet zuek ere ikusi dezazuen:
Bideoak transmititu nahi duena, oso interesgarria den gai bat dela iruditzen zait. Ageri den protagonistak, obsesio modukoa duela sare sozialekin ikusten da. Azken batean inporta zaiona facebokeen "like" asko edukitzea da. Eta ikusi daitekeen bezala, geroz eta "like" gehiago jasotzen doa. Iristen da momentu bat non benetan inporta zaiona facekooken dituen "like"-ak direla eta ez beste ezer. Baina konturatzen gara nola nahiz eta facebooken "like" asko eduki, bizitza errealean argazki gehienetan bakarrik dagoela, hau da, egoerak guztiz kontrakoak dira, facebokeen lagun asko dituela ematen duen bitartean bizitza errealean burutzen dituen plan gehienak indibidualak dira. Bizitza errealean horrelako egoerak sarritan gertatzen direla konturatzen gara, sare sozialak geroz eta jende geihagok ditu eta gainera jendeak ez du bakarra, sare sozial bat baino geihago ditu eta askotan jendeari bertan argazki on bat edukitzea edota sarrera on bat edukitzea garrantzitsuagoa iruditzen zaio kalera atera eta inguruko jendearekin momentu onak pasatzea baino.
Sare sozialetara igotzen diren argazkiei erreparatuz, konturatzen al gara bertara igotzen ditugun argazkiak noraino iritsi daitezkeen? Argazkiren bat igo baino lehen begiratzen al dugu argazkian ateratzen dena zer den? Gaur egungo errealitatean ondo ikusi daiteke askok eta askok sare sozialetara argazki bat igo nahi dutenean, "like" asko jasoko dituen ustea dutelako dela. Zoritxarrez horrelako kasuak gaur egungo pertsona askoren isla da.
Aipatzekoa da, sare sozialetan argitaratzen duguna kontu handiz egin behar dugula. Hau da, edozein argazki argitaratu baino lehen argazkian ze ageri den erreparatu beharko genuke eta horiek kalteak eduki ditzakeen edo ez begiratu. Jendea honetaz ohartarazteko, pertsonei txikitatik jarri behar zaie jakinaren gainean zer gertatu daitekeen argazki batekin interneten jartzen dugun unetik aurrera.
Beste alde batetik, "Avoidance" bideo ikusi genuen. Jarraian jartzen dizuet bideoaren esteka ikusi dezazuen:
https://vimeo.com/99992788
Bideoan egoera desberdinak ikusi ditzakegu, lau egoera ageri dira hain zuzen ere;
- Lehenengeoan emakumezko bat ageri da lantokian, ordenagailu baten aurrean ez diola lan egiteari uzten bere amak mugikorretik deitu arren. Horietako batean gainera ordenagailua itzaltzen zaio eta pantailan bere aurpegia ikusten du eta orduan bere ilean kanak ikusten dituela dirudi, hau da, hain kontzentratua dago lan eta lan ez dela konturatzen bere gorputzean gertatzen diren aldaketez.
- Bestetik, gizonezko bat dugu bigarrengo egoeran, gizonezkoa oraindik ere bere gurasoekin bizi da, ez dut hori gaizki egina dagoenik esan nahi, baina berak egiten duen gauza bakarra telebsita ikusi eta "Play Station"-ean ibiltzea da, gurasoei etxeko lanetan lagundu gabe.
- Hirugarren egoera bat dugu, neska bat da protagonista bertan, eta ondo ikusi daitekeen bezala, bere burua "printzesa" bat bezala ikusten du, hau da, errealitatetik kanpo bizi da.
- Ageri den azkeneko egoera, bikote batena da, ikusi daiteke nola bikotea izan arren batak besteari ez diola hitz bat bakarra ere esaten, biak telebistaren aurrean ageri direla ezer esan gabe edota emakumea etxera iristen denean gizonezkoa ordenagailuaren aurrean dagoela eta edukitzen duten interakzio bakarra bien arteko agurra den.
Bideo ikusi ondoren, ondo ikusi daiteke, egilearen helburua teknologiei kritika zorrotza egitea dela. Kasu guztietan ikusi daiteke nola teknologiari, ingurukoei, familiari baino kasu geihago egiten zaiela , edota "printzesarena" egin nahi duen neska horrek fikziozko mundu batean bizi dela.
Zoritxarrez ikusitakoa bideo bat izan arren errealtatean horrelako kasu asko direla ikusi dezakegu. Gaur egun bai dela mugikorrarengatik, baita ordenagailu edota tabletarengatik, askotan bideoan ikusi dugun kasua ageri da, etxera iritsi eta familiar bat bat telebistaren aurrean edo aurkitzen badugu, askotan agurtu bakarrik egiten dute, kasurik egin gabe eta telebistan botatzen ari direnari kasu geihago egiten diete.
Bideo oso egokia iruditu zait, errealitatearen isla delako eta gauza desberdinak planteatzera eramaten zaituelako, teknologiaren ondorioz munduari, inguruari egiten diogun isolamendua.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina