Orriak

2015(e)ko irailaren 17(a), osteguna

IKT-AK ERABILTZEN

 

   1. Orain arte zein izan da zure esperientzia - ibilbidea IKT-n?


    IKT-en inguruan pensatzen hasten naizenean, konturatzen naiz txiki-txikitatik izan dudala harremana haiekin. Egia da haiek erabiltzen, nire kabuz, nahiko berandu hasi nintzela baina etxean txikitatik izan dugu telebista edota irratia entzuteko makina. 

     Musika walmanaren bidez entzuten nuen baina esan bezala gurasoek jartzen zidaten nik ez nuen ia erabiltzen, entzun soilik egiten nuen. 9 urte inguru nituenean etxean genuen ordenagailu zaharra erabiltzen hasi nintzen, etxean genituen joku tipikoekin, hala nola, "comecomos", "pingu"... Adin hori nuenean modan jarri zen "Tamagotchia" eta nola ez, inguruko guztiek edukita nik ere nirea eduki nahi nuen, eta hala izan zen, gurasoek bat erosi zidaten. 

  Nik uste hor hasi nintzela teknogiarekin harremana edukitzen.Gero, nire lehenengo mugikor propioa etorri zelako. 12 urte edukiko nituen lehenengo mugikorra oparitu zidatenean, nahiko ona zena garai hartan. Eta lehenengoa edukiz gero, gehiago etortzen dira; nik gogoratzen dudanez 6 bat mugikor izan ditut lehenengo horretatik, urteak pasa ahala gauza berriak ateratzen joaten direlako, bai dela whatsapp-a, bai interneta edota aurreko kamara. Gauza berriak ateratzeak azken batean tresna berriak erostera eramaten gaitu, guztiak eduki nahi dugulako lagunak duen aplikazio berri hori.

      Aipatu beharra dago hau ez dela mugikorretan soilik gertatzen, edozein tresna teknologikorekin berdina gertatzen da. Ordenagailuetan adibidez, etxean eduki dugun ordenagailuak, pantaila luzea zuten horietakoa izan zen baina orain ez daude horrelakoak ia. Portatilekin berdin, bi portatil izan ditut nire bizitzan zehar, bat orain dela asko erosi genuen etxerako eta momentuan ona izan arren denboraren poderioz txarrera egin du eta azkenean beste bat erosi behar izan genuen. 

      Musikari dagokionez, hasieran esan dudan bezala, "caset" batzuen bidez entzuten genuen edota MP3-aren bitartez, baina denboraren poderioz guztia bezala, aldatuz joan da eta orain mugikorrean bertan entzun dezakegu gustuko abestia gauden lekuan gaudela. 

      Hasieran aipatu bezala, nahiko berandu hasi nintzen erabiltzen, esan daitekeelako haiek erabiltzen beharrezkoa izan dudan unean erabiltzen hasi nintzelako, ordenagailua erabiltzen adibidez, txikitan jokotan ibiltzen nintzen, baina benetan ordenagailu bat erabiltzen eskolan hasi nintzen, lanak egiteko behar izan nuenean. 

     Honen ondoren, bideo bat txertatu dut azaldu dudana pixkat laburtuz, bertan izan ditudan aparatu teknologikoak ageri dira, bai lehenengo ordenagailutik baita izan ditudan mugikor guztiak arte ere. Egia da, batenbat gehiago ere izan dudala, baina bertan ageri direnak izan dira esanguratsuenak nire bizitzan zehar, bai lehenengoa izan delako edota erabilera asko eman diotelako.












      Bukatzeko, IKT-ekin nire esperientzia aztertu ondoren, konturatu naiz, nire bizitzan geroz eta garrantzi handiagoa eduki dutela. Hasieran ia erabili ez arren, gaur egun egunerokoaren parte den zerbait da. Bai dela musika entzuteko, informazio desberdina bilatzeko edota lagunekin komunikatu ahal izateko.




    2. Zer dakizu egiten IKT-eekin?


    Aurreko galderan hitz egin dut zerbait honi buruz, esan dezaket oso trebea ez naizela IKT-ak erabiltzerako orduan. Egia da badaudela gauza batzuk erraz ulertzen ditudanak, hala nola, sare sozialak erabiltzen badakit (berriak izan arren nahiko azkar ikasten ditut erabiltzen), interneten edozein informazio bilatzerako orduan ere ez dut arazorik izaten. Hala ere, ez ditut orrialde guztiak erabiltzeko segurtasuna, gauzak erosteko orrialdeak adibidez, ez zaizkit asko gustatzen, ez zaidalako bertatik erosketak egitea gustatzen, ez ditut guztiz seguruak aurkitzen

    Beste alde batetik, aipatu beharra dago,naiz eta hasieran gauza berriak (adibidez; ordenagailuko programa berriren bat) erabiltzeko oso zailak ikusten ditudan, segituan harrapatzen dut trukoa, eta horiek nola erabiltzen diren ikasten dut.

    Hasieran esan dudan bezala, ez naiz oso trebea, edozein aparatu teknologiko apurtzen bada, beti eskatu behar izaten dudalako laguntza. Programa desberdinak deskargatzen ere ez dakit, ez ditutelako leku seguruak ezagutzen eta askotan virusak sartzen zaizkidalako ordenagailuan beraz nahiago izaten dut ezer ez deskargatu.



   3. Nola ikusten duzu zure burua etorkizuneko irakasle bezala teknologien aurrean? konpetentea?


   Nire burua etorkizun batean konpetentea ikusten dut, egia da, nire burua geroz eta okerrago ikusten dudala ordenagailu baten aurrean adibidez,  baina, erabili behar izango ditudanez, gustura ikasiko dut nola erabiltzen diren teknologia berriak. Esan beharra dago, irakasle bezala,  teknologia aparatuak erabili behar baditut edozein klase baino lehen, nola doazten ikusi eta erabiltzen ikasten saiatuko naizela.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina