Orriak

2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

KONPETENTZIA DIGITALA- JORDI ADELL

   Klasean konpetentzia digitalari buruz hitz egiten jarraitu dugu, oraingoan beste bideo bat ikusi dugu, hona hemen ikusitako bideoa:


    Eskolak haurrak osatu behar dituela bizitza guztian zehar ikasi ahal izateko. 
  Jordik, konpetentzia digitala haurraren adin guztietan eman behar dela esaten du, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorezko Bigarren Hezkuntzan hartu behar du parte. Ez soilik Espainia mailan, Europa mailan baita ere. Koonpetentzia digitala, oinarrizko zortzi konpetentzietako bat dela dio Jordi Adellek.
Konpetenzia digitala, hainbat eremutan banatzen du Adellek:

  • Konpetentzia informazionala. Jakintza multzoa da informazioarekin lan egin ahal izateko. Buruketa batetik abiatuz, bertan ageri diren datuak identifikatzen saiatzea, ematen digun informazioa ulertzea, buruketa aurrera eramateko gai izatea... 
  • Konpetentzia informatikoa. Teknologiak eskaintzen dizkigun herraminten erabilpena izango litzateke, hau da, erabiltzen jakitea. Adibidez, ordenagailuaz gain, E-bookak, mugikorrak, argazki kamerak... erabiltzen jakitea.
Baina benetan behar al ditugu tresna horiek?
  • Alfabetizazio anitza. Ez gara soilik testu idatziekin bizi, gaur egun gizarte audiobisual batean ere bizi gara. 
  • Konpetentzia kognitibo generikoa. Hau informazioa jakintzan bilakatzean datza. 
  • Herritartasun digitala. Konpetentzia honek mundu erreala eta zibernetikoa nahasten direnean, bertan bizitzeko gai izatean datza. Gure jarrera mundu errealean nahiz zibernetikoan eman behar da. Hiritar kritiko izateko gai izatea da, bertan bizitzeko gai izatea, baina ez soilik mundu errealean zibernetikoan ere. Adibide bezala esaten du "Facebooken" barruan egon gaitezke baina herriko plazan gauden bitartean eta gainera bertan egoten jakin behar dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina