Orriak

2015(e)ko irailaren 26(a), larunbata

"LA PROMESA DIGITAL"

Lehenengo klase teoriko honetan, "La promesa digital" izeneko bideo ikusi dugu, hona hemen bideoa eta jarraian bideoari buruzko aipamen batzuk;





90. hamarkada inguruan teknologia digitalaren sorkuntza gertatu zela esan dezakegu. Orduera arte ez ziren ez ordenagailurik, ez mugikorrik ezta interneterik ere. 
Zerbait berria zenez, biztanleria hasieran horri buruz ezer jakin ez arren, pixkanaka interesa azalduz joan zen jasaten ari ziren aldaketari buruz.
Artean esan dezakegu, teknologiak garrantzi handia hartu zuela. 
Musikaren alorrean aldiz, musika sortzeko modu berriak sortzen hasi ziren, entzuteko era modu desberdinean egiten zen, hasieran walkmanarekin egiten zen baina ondoren  gailu eramangarriak etorri ziren.
Musika alde batera utziz, zinean ere eragina edukitzen hasi ziren. Teknologiaren bitartez pelikuletan efektu desberdinak egiteko gai izan ziren. Hiru dimentsioko sorkuntzak ere egin ziren. 
Bideo jokoen sorrera komiki eta mangen bitartez egin zela ere aipatzen da dokumentalean. Eta jendea haiekin egin zitekeen gauza ezberdinek erakartzen zituen; hala nola, pertsonaiak gizon edo emakume izan zitekeen, pertsonaiek ofizio desberdinak eduki zitekeen...
Robotak ere sortu dituzte eta aipatzekoa da, gizakien antza hartzera iritsi direla.

Big datak gizartea kontrolatzeko erraztasuna ematen digu. Honen bidez edozein momentutan non gauden edota norekin gauden jakin daiteke. Hau dela eta, teknofobiaren sorrera daukagu, guzti honen ondorioz herritarrek geroz eta beldur handiagoa hartzen diote interneti. 

Bukatzeko esan, eguneroko bizitzan zehar ondo ikusi dezakegun bezala, aldaketa handia izan da azken urteotan eta teknologia pixkanaka garrantzi handia hartuz joan dela esan dezakegu. Hala ere honek gure jarreran aldaketa ere suposatzen dugu, isolamendua ekarri dezakelako. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina