Orriak

2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

KONPETENTZIA DIGITALA



  • Zer da konpetentzia digitala? Zer da konpetente izatea?


   "Hiritar guztiek, informazioaren gizarte berrian bizi eta lan egiteko beharrezkoak diren ezagutzak izan behar ditu."  

  Konpetentzia digitala definitzerako orduan hianbat puntu aipatuko ditut. Alde batetik, informazioa nola eskuratu ikastea da, honela gaitasun instrumentalak landuz. Beste alde batetik, bilaketa arrazionalak egiten jakitea esan nahi du, honek esan nahi duena da, bilaketa erabilgarriak egiten jakin behar dela. Konpetentzia digitala, informazioa ezagutzan bilakatzea ere esan nahi du; hau da, buruketak eratzeko gai izatea, horiek aztertzen jakitea eta ageri den informazioa interpretatzeko gai izatea. 

   Garrantzitsua da ere, azaltzen jakitea; digitalki komunikatzen jakitea, idatziz audiobisualki.
Baina konpetentzia digitala ez da soilik, norberak egiten dakiena, nola irakatsi jakitea ere garrantzitsua da.

Nola irakatsiko dugu beraz konpetentzia digitala? Metodologia baten bidez izan behar du, ariketen garapenean oinarrituta. Irakasle batek beraz, bere ikasleei konpetentzia digitala azaltzerako orduan kontuan hartu behar dituen irizpideak honako hauek dira:


  • Egiten diren ariketak ikasleentzat erabilgarriak izatea garrantzitsua da, hau da, ikasleek esperimentatu dutenagatik ikastea garrantzitsua da. Ez informazioaren atxikipenarengatik soilik.
  • Metodologia bat planteatzea,  ikasleak beren kabuz joan daitezen esanahiak sortuz.
  • Garrantzitsua da ere, ez soilik lan indibidualak egitea baizik eta talde lanak egitea.
  • Errekurtsu eta informazioa bilatzeko leku desberdinak erabiltzea egokia da. 


   Azkenik esan dezakegu, konpetentzia digitalaren bidez, jarrerak eta baloreak ere bereganatzen direla, horiek iragan batean erabili ahal izateko. 

 Beraz, konpetentzia digitalaren esanahia ikusi ondoren, konpetente izatea zer den esan dezakegu. 

   Azaldutako guztia ondorengo bideoan ikusi dezakezuea azalpen sakonagoekin.




Zer da ba konpetente izatea? Konpetente izatea, teknologiaren inguruan trebea izatea, gauza desberdinak egiteko gaitasuna izatea eta horiek erabili eta nola erabiltzen diren azaldu ahal izateko gai izatea da; laburbilduz, ondo esan dudan bezala ez da soilik erabiltzen jakitea, egunero erabiltzen ditugun gauzak egiteko, baizik eta gauza desberdinak bilatu, egin ahal izatea eta horretaz gain, beste bati azaldu ahal izateko gai izatea da. Hori guztia egiteko gai bazara, pertsona konpetentea zarela esan nahi du. 





                                    





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina